Euskal Musika entzun hemen!

Euskal Herriko musika ez baita soilik rocka eta ska

2011(e)ko martxoaren 29(a)

AtekaRock jaialdia


Apirilaren 2an, Leitzan ospatuko da AtekaRock jaialdia eta talde indartsuekin dator! Besteak beste, Berri Txarrak, Gose, Su Ta Gar edo Vendetta izango dira.
AtekaRock Jaialdia Leitzako Herri Mugimenduko talde desberdinen elkarlanetik sortutako proiektua da. Herriko Atekabeltza etxean parte hartzen duten kolektiboek osatzen duten elkartetik abiatuta, herriko jendea dabiltza musika jaialdi honen antolakuntzan jo eta su, etorkizuneko Herrigune izango den eraikina moldatzeko helburuarekin, besteak beste. Horregatik aukeratu dute "Elkarlanetik jaio, musikatik eraiki!" lema aurtengo AtekaRock Jaialdirako. Horixe baita azken batean jaialdi hau, elkarlana eta musika bateratzen dituen herri ekimen bat.
Iturria eta informazio guztia: http://atekarock.blogspot.com/

2011(e)ko martxoaren 19(a)

Arabatakada jaialdia 2011

Aurtengo Arabatakada jaialdia apirilaren 1era aurreratu dute. Urtero Gasteizko unibertsitateko ikasleek antolatzen duten jaialdia da Arabatakada, eta egun osoko jaialdia unibertsitate herrikoia eta euskalduna aldarrikatzeko baliatzen dute. Goizean olinpiadak izango dira, eta eguerdian bazkari herrikoia eta bertso saioa. Arratsaldetik aurrera, berriz, kontzertuak izango dira. Besteak beste, Berri Txarrak, Esne Beltza, Zea Mays, Governors, Mendeku Itxua eta Tximeleta taldeek joko dute. Sarrerak 8 euro balio du.
Informazio guztia, http://arabatakada.org/ helbidean.

2011(e)ko martxoaren 13(a)

Sugarra Zugan - Vendetta

Diska berria atera dutenez, beste abesti bat jarriko dugu. Hona hemen Puro Infierno diskarekin...Vendetta!

2011(e)ko martxoaren 9(a)

2011(e)ko martxoaren 1(a)

Berdintasuna - Jeimon Turk Band

Zizur Nagusiko Jeimon Turk Band taldearen''Askatasunarekin Ametsetan'' diskako abestia dugu hau.