Euskal Musika entzun hemen!

Euskal Herriko musika ez baita soilik rocka eta ska

2011(e)ko azaroaren 29(a)

2011(e)ko azaroaren 27(a)

2011(e)ko azaroaren 26(a)

2011(e)ko azaroaren 25(a)

Nire Eskuak - Hutsa

Hutsa bikote akustikoaren lehenengo diskaren "Nire eskuak" kantaren bideoklipa.

Urriak 11 - Ze Esatek!

Ze esatek! taldearen "Rock & Ron" diskoko Urriak 11 abestiaren bideoklipa aurkeztu dute. Disko berria laister kaleratuko dute eta DVD dokumental batekin eterako dute.

2011(e)ko azaroaren 19(a)

Nahizena Izan (eta berriz hasi) - Antton

Malo taldeko Txaber, Lor taldeko Lander eta Ramiro, hamaika taldetan aritutako Mikel eta Antton& taldeko Anttonek esku artean duten proiektu berria da hau. Hain zuzen, azken horren segida edo etapa berri bat honakoa. 
Lehen diskaren aurkezpena hurrengo astean egingo dute eta ''Gorantz erori...'' izango du izena. Abesti hau diskako lehen kanta da.

2011(e)ko azaroaren 16(a)

Ahotsenea 2011, Durangoko 46. Azokan

Durangoko Azokaren antolatzaileek Ahotsenea 2011 programaren egitaraua iragarri dute. Euskal literaturaren eta musikaren leihoa izango da Ahotsenea abenduaren 4tik 8ra bitartean eta egunero 19 aurkezpen izango dira bertan. Beraz, bost egunetan, 95 lan aurkeztuko ditzute bertan 300 euskal sortzailetik gorak. Landako eraikinaren albo batean egongo da gunea eta bertatik igaroko dira, besteak beste, Berri Txarrak, Su Ta Gar, Rafa Rueda, Ruper Ordorika, Lain, Hesian, Basaki, Xarma, Siroka, Jare, Solte, The Sparteens, Bertan Bera, Anai Arrebak, Eratu, Antton, Estankona, Itziarren Semeak eta beste asko.

Kontertu eta solasaldi guztiak hemen ikusi ditzazkezu: http://www.ahotsenea.net/blog/

2011(e)ko azaroaren 12(a)

Nahi Duzunerako - Nahixan

Nahixan taldea diska berriarekin dator, eta aurrerapen kanta bat entzungai dugu dagoeneko: ''Nahi Duzunerako''

2011(e)ko azaroaren 11(a)

HatortxuRock 13 - kontzertuak

Beste urte batez, ''HATORTXUROCK/ Hator hator neska mutil etxera!'' jaialdia urtarrilean izango da: oraingoan hamairugarren edizioa. Iazkoan bezala, aurten ere bi egunetan ospatuko da, urtarrilaren 6an, ostiralean eta 7an, larunbatean. 13. edizio honetan Hatortxu, gainera, Atarrabiara itzuliko da eta kontzertuak bi karpatan eginen dira: 21.30ean hasiko dira ostiralean eta 19.00tatik aurrera larunbatean.

Beste urte batez, zer esan taldeei buruz? Azkenengo edizioetan lortutako mailaren ostean aurtengo Hatortxurock ikaragarrizko taldeekin dator: BIDE ERTZEAN eta KEROBIA –ostiralean, hilaren 6an- eta larunbatean SOZIEDAD ALKOHOLIKA, NARCO, REINCIDENTES, LEIHOTIKAN, KENZAZPI, BETAGARRI, ZE ESATEK! eta BAD SOUND SYSTEM taldeak arituko dira.

Informazio guztia, http://www.hatortxurock.org/ helbidean.

2011(e)ko azaroaren 9(a)

Mikel Snake - Governors

Governors taldea diska berriarekin dator eta entzungai dugun lehen abestia ''Mikel Snake'' da. Hil honen bukaeran kaleratuko dute abesti bilduma. Abestia entzuntean sorpresa handia aurkituko duzue eta izenburua ulertuko duzue!!

Txoriak txori - Demode Quartet

Laboaren kanta mitikoaren bertsio polit bat:

Gure ustezko herria - Smoking Hil

2011(e)ko azaroaren 5(a)

Goizuetako Gaztetxearen 20. urtemuga - Kontzertuak

Azaroaren 12an Goizuetako Gaztetxearen 20. urtemuga dela eta, egun osoko festa prestatu da, gauean kontzertuak burutuko direlarik Goiko Frontoien. Taula gainean, berriz, Des-Kontrol, Bongo Botrako, Esne Beltza eta 3Gabe2 taldeak. Punkrocka, musika mestizaia, Patxanga, ska, reggaea, rocka eta amaitzeko berbena!

Ez al dakizu - Rafa Rueda

''Enaren Geometria'', atera berri duen diskatik abesti bat dugu iada:

2011(e)ko azaroaren 4(a)

Guregatik - Hesian

Hona hemen Hesian-en bideoklip berria, ''Hitzetik'' diskako ''Guregatik'' abestiarekin egindakoa:

Albo-Kalteak - Berri Txarrak

Talde nafarrak azaroaren 21ean plazaratuko du "Haria" disko berria. Ezagutu dugun lehen kantua ''Albo Kalteak'' da. Abestia dohan deskargatzeko aukera ere badago Berri Txarraken webgunean .