Euskal Musika entzun hemen!

Euskal Herriko musika ez baita soilik rocka eta ska

2012(e)ko maiatzaren 30(a)

Nafarroa Bizirik 2012 - Kontzertuak

Barrikada, Su Ta gar, Vendetta eta Goinetxe Anaiak Iruñeko Zezen Plazan izango dira ekainaren 16an nafarroa Bizirik ekimenak antolatuta egun horretan egingo den martxa nazionala eta gero. Hala ere, egun osoan zehar izango dira egitekoak eta hemen (  http://www.bizirik2012.net/2012/05/egitarau-osoa-kalean/) ikusi dezakezue egitarau osoa. Sarreren inguruko informazio guztia helbide honetan dago:  http://www.bizirik2012.net/kontzertuak/ .

2012(e)ko maiatzaren 25(a)

Sua Gara - Lauroba

Maiatzaren hasieran argitaratu zuen Lauroba taldeak ''Iglu Bat Basamortuan'' diskoa eta orain grabatu berri duten bideoklipa ekarri digute: Sua Gara

2012(e)ko maiatzaren 19(a)

Arrano beltzaren hegaldiak - Iheskide

Laster diska berria kaleratuko du Iheskide taldeak eta bertako kanta baten aurrerapen bideoa da hau. ''... Irabazi arte!'' diska berriaren aurrerapen kanta 'Arrano beltzaren hegaldiak' deitzen da.




2012(e)ko maiatzaren 18(a)

Nafarroa Bizirik lib-dub - Bizardunak

Nafaroaren konkistaren 500. urteurrenerako lib-dub herrikoia sortu du Nafarroa Bizirik ekimenak. Bizardunen ''500 urte'' abestia izan da hautatua eta taldea bera agertzen da bideoan.

''1512. urteko uztailaren 25ean, gaztelar tropak Iruñean sartu ziren. Urte piloa eta gero, Nafarroaren konkista burutua izan zen. Hala ere, eta konkistak gure nazio izaera, hizkuntza eta ekonomiarengan izandako ondorio larrietaz haratago, Nafarroa Bizirik darrai. Hementxe gaude, eta iragana gogoan izanda, etorkizuna eskutan nahi dugu! Gora Nafarroa Bizirik!''

Ibilaldia 2012 - kontzertuak

Ekainaren 3an Trapagaranen ospatuko da Bizkaiko ikastolen jaia, eta jakin izan dugunez izugarrizko talde sorta  egongo da aurten. Nabil, Vendetta, Ze Esatek!, Bizardunak, Usteak Ustel eta Basaki laugarren gunean izango dira. Boys of Birle, Betagarri, Larregi, Aldats eta Mikel Markez seigarren gunean izango dira. Eta azkenik, lehenengo gunean Adarrots, Kherau, Trikizio eta Oihan vega izango dira.

Ezin duzu galdu!

2012(e)ko maiatzaren 15(a)

Aitona Txomin - Aiko

Aiko taldeak "Oinak kantuz" diskoa kaleratu du. Hemen "Aitona txomin" abestiaren bideoa:

2012(e)ko maiatzaren 12(a)

Iglu bat basamortuan - Lauroba

Lauroba taldeak disko berria kaleratu du: ''Iglu bat basamortuan'' (Oihuka). Hurrengo kanta diskari izena ematen diona da eta laster izango dugu ikusgai lehen bideoklipa, grabatu berri baitute.

2012(e)ko maiatzaren 11(a)

2012(e)ko maiatzaren 3(a)

Euri Nintzen - Malder

Malder talde berriaren kanta bat:



Eurie - Belako

2012ko Gaztea irratiko maketa lehiaketa irabazi duen taldearen bideoklip bat da honakoa:

Bertigo - Governors

Governors-en "Bertigo" bideoklip berria, Willy Toledoren partehartzearekin: