Euskal Musika entzun hemen!

Euskal Herriko musika ez baita soilik rocka eta ska

2012(e)ko ekainaren 26(a)

Zapato azule - Esne Beltza

Ondarruko Zapato Azule jai herrikoiari eskainitako abesti berria egin dute.  Ondarruko Radixu irrati librearen Webgunean jaitsi daiteke.

2012(e)ko ekainaren 22(a)

Txosneroak - Emon

Udan gaude jada, eta uda txosnen sinonimoa da Euskal Herrian. Mentalizatu zaitezten hemen duzue Emon taldearen bigarren diskako lehen singlea: Txosneroak!

Kilometroak 2012 abestia

Aurten urriaren 7an izango den Kilometroak jaiaren abestia eta bideoklipa aurkeztu dute:

2012(e)ko ekainaren 21(a)

2012(e)ko ekainaren 16(a)

Tximinotan - The Uski's

'Surfrock' delakoa egiten duen Elantxobe eta Ibarrangeluko talde honek diska berria kaleratu du (Tximinotan) eta hurrengoa da diskoko bigarren kanta eta singlea: Tximinotan

2012(e)ko ekainaren 14(a)

2012(e)ko ekainaren 10(a)

Gau Hontan - Haxotz

Haxotz taldearen bideoklip berria:

Laket Dut - Benito Lertxundi

Benito Lertxundiren "Oroimenaren oraina" diskoko "Laket dut" abestia.

Kalanbreak - Gozategi

Udazkenerako ''Gozategi 1992-2012 All Stars'' diskoa  prestatuko dute, bitartean, hemen duzue Gozategi taldearen "Kalanbreak" abestia berritua:

Maitasun Nortasun - Anje Duhalde

Anje Duhalderen "Ibilean" diskoko "Maitasun nortasun" abestia.

Banpiroen eguna (bideoklip) - Kokein

Kokein taldearen ''Banpiroen Eguna'' abestia hilabete batzuk darama blog honetan, baina, bideoklip makabro eta eder batekin zur eta lur gelditu gara eta bideoklipa jartzera behartuta sentitu gara. hona hemen ''Banpiroen eguna'':

2012(e)ko ekainaren 1(a)

Zuloak Riot - Zuloak

''Zuloak Riot'' Zuloak taldeak sortu zuen abesti bat da, zeinaren bidez, 'slut walk' martxen aldeko babesa eman nahi duten eta ''Pussy Riot'' talde errusiarrarenganako solidaritatea adierazi nahi duten. Bideoklipa Lara Canok egin du Fermin Muguruzaren dokumental berri baten irudiak erabiliz eta Pussy Riot taldearen argazki eta bideo ezberdinak probestuz.