Euskal Musika entzun hemen!

Euskal Herriko musika ez baita soilik rocka eta ska

2013(e)ko otsailaren 27(a)

Ez al zaizu iruditzen? - Siroka

Siroka taldeak bere hirugarren diska kaleratuko du laster, eta aurrerapen gisa bideoklip hau grabatu dute:



* http://sirokataldea.com/ webgunean 3.SZN izeneko diska debalde deskargatzen ahal da edo formatu fisikoan erosi

2013(e)ko otsailaren 25(a)

Lizarrako gazte kongresuaren kanta

Iritsi da jada gazte erakunde berriaren jaiotza Euskal Herrira! Lizarrako musika gazte talde batek abesti bat prestatu du kongresuaren eta erakunde berriaren jaiotzaren harira. Zukgua mugimendutik sortuko den ezker abertzaleko gazte antolkunde berria Lizarran emanen ditu bere lehendabiziko pausuak. Kongresua martxoaren 2an izanen da eta ondoren bazkaria eta kontzertuak izanen dira.

2013(e)ko otsailaren 18(a)

Let's Go To The Funny Misery - Kerobia

Kerobiaren artelan berriko beste kantu bat da hurrengoa. Hala ere, jakin ezazue diska osoa jarraian entzutea guztiz gomendagarria dela, abestiek elkarren arteko jarraitasun edo erlazio mota bat baitute.

Nora? - Kasik

Kasik-en bigarren lanaren aurrerapen kanta, diskari izena ematen diona

2013(e)ko otsailaren 14(a)

Zain, zure zain - Su Ta Gar

''Zain, zure zain'' abestiaren bideoklipa egin dute Su Ta Gar taldekoek:

Kalera Rock II - Exaixu

Exaixuk jarriko dio doinua Kalerarock-en bigarren edizioari. Aurtengoan, "Borrokalari kalera" abesti herrikoia oinarri hartuta, Exkixuren bertsioak egiten diharduen talde arratiarrak zabalduko du Euskal Herri osora preso eta iheslari guztiak etxeratzeko oihua.

2013(e)ko otsailaren 7(a)

2013(e)ko otsailaren 5(a)

Esperoan Daude - Joseba Irazoki

Joseba Irazokiren ''Esperoan Daude'' abestiaren bideoklipa. Abestia ''Oso Banda'' izeneko EPan aurki daiteke.