Euskal Musika entzun hemen!

Euskal Herriko musika ez baita soilik rocka eta ska

2013(e)ko ekainaren 30(a)

Barcina Go Home - Juantxo skalari

Barcina nafarroako gobernutik joan dadin ''Barcina go home'' dinamikak egindako kantua. Musika Juantxo skalarik eta Peio skalarik egin dute eta letra Julio Soto bertsolariak jarri du.


Hitzak:

Zapaldutako gizaki
eskubideak bi zati
bihurtu nahi gaituzue
txanponen zenbaki
Ez da erraza agintzen
zuek beti ahalegintzen
lan gehien egin duzue
gure dirua zaintzen..
Hizkuntza bat harribitxi
hura hil nahia ze bitxi
hitza kendu diguzue
ta ahoa itxi

Bukaeran da bidaia
urteetako muntaia
herri honi heldu zaio
aldaketa garaia!
Nafarroak ez du bizi nahi
Eskuinaren hankapean
Herri libre izan nahi dugu
Utzi pakean !
Etxera !, go home !

2013(e)ko ekainaren 26(a)

Amets Bakoitza - Larregi

Larregiren bideoklip berria dugu hau, "Bidea dugu helmuga" (2012) diskotik ateratako ''Amets Bakoitza'' abestiarena.

2013(e)ko ekainaren 20(a)

Sarri sarri - Ruper Ordorika

Ruper Ordorikaren "Sarri Sarri" bertsio zoragarria, "Azukre Koxkorrak", 2013ko Urriaren 4ean argitaratuko den lanean jasoko dena.

2013(e)ko ekainaren 13(a)

Gabak Zerueri Begire - Gatibu

Gatiburen "Zazpi Kantoietan" CD-aren "Gabak Zerueri Begire" abestiaren bideoklipa.

Orkatz - Egurra Ta Kitto

Egurra Ta Kitto taldekoek Azpeitiko Orkatz Herriko Tabernaren XX.urteurrenerako egin duten abestia. Kanta hau ''Zuentzat'' diska berrian izango da, larunbat honetan, ekainak 15, Orkatzen bertan aurkeztuko dutena.

2013(e)ko ekainaren 12(a)

2013(e)ko ekainaren 9(a)

Gure Esku Dago - bideoklipa

Erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimen berriak, Gure Esku Dago, bideoklip hau sortu du Euskal Herriko musikari andanarekin. Hitzak Kirmen Uribek egin ditu, musika Eñaut Elorrieta eta Kepa Junkerak eta, abesten edo instrumentu bat jotzen euskal munduko ezagun asko daude.

2013(e)ko ekainaren 6(a)

Egunsenti Berri Baten Bila - Zain

Zain taldeak kaleratu berri duen bigarren diskako abesti baten bideoklipa: Egunsenti berri baten bila

2013(e)ko ekainaren 1(a)