Euskal Musika entzun hemen!

Euskal Herriko musika ez baita soilik rocka eta ska

2014(e)ko urtarrilaren 31(a)

Ideien guda - Oliba Gorriak

Oliba Gorriak taldearen ''Ideien Guda'' lan berria fabrikan ari da ekoizten. Iritsi bitartean, diskoari izena ematen dion aurrerapen kantua entzungai jarri dute. Kanta honetan Fer Sapo (Estricalla, Matxura) eta Juanra (KOP) parte hartzen dute.

2014(e)ko urtarrilaren 30(a)

Mundua erortzen da - Kaskezur

Kaskezur talde nafarrak 2013an kaleratu zuen ''Ilgora'' diska, beraien bandcampean osorik entzun daitekeena. Hemen daukazue lan horretan agertzen den kantu bat:



2014(e)ko urtarrilaren 27(a)

Kolorea kendu - Ze Esatek!

Ez dakizula nola demontre ligatu? Lasai, Ze Esatek!-ekoek eta Gorka Otxoak erakutsiko dizute, edo saiatuko dira bederen. ''Kolorea kendu'' abestia, Ze Esatek! taldearen "Ibuprofeno" diskaren bigarren singlearen bideoklip ofiziala da.

2014(e)ko urtarrilaren 26(a)

Ametsa izan dela - Gabezia

Iaz kaleratutako Gabezia metal taldearen "Gizakia Etsai" lehen lanan aurkitu dezakegun abesti bat:

Laguneri - Begiz Begi

Begiz Begi Baionako folk-rock taldearen bideoklipa:

2014(e)ko urtarrilaren 20(a)

Azeriak - Bakelite

Sergio Llanos eta Naiara Anasagastiren proiektua da Bakelite eta hurrendo lanaren aurrerapen abestia entzungai dago jada: Azeriak

2014(e)ko urtarrilaren 17(a)

Zubiaren erdian - Jainko txiki eta jostalari hura

Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Mikel Valverderen "Jainko txiki eta jostalari hura" disko-liburuan jasota dagoen "Zubiaren erdian" kantuaren bideoklipa.

Denbora - Izu Nauk

Izu Nauk metal talde zumaiarraren abesti kañeroa da ''Denbora''. Entzun ezazue kantu hau bigarren diska prestatzen duten bitartean, eta, gehiago nahi izanez gero ''Metamorfosia'' diska dohainik jaitsi daiteke taldearen bandcamp-etik.

2014(e)ko urtarrilaren 14(a)

Kalera! - McOnak

McOnak taldeak jarri dio doinua Kalerarock-en hirugarren edizioari. Aurtengo jaialdirako "Kalera!" izeneko abestia egin du talde Lekittarrak Xabi Solano, Hodei Beitia eta Sorkun Rubio-k lagunduta. Durangon, otsailaren 22an ospatuko den jaialdi honetan Esne Beltza, Reincidentes, Kauta, Boikot, Itziarren Semeak, Ze Esatek!, Arkada Social, Urtz, Trikizio, Gose eta McOnak arituko dira taula gainean 

2014(e)ko urtarrilaren 13(a)

2014(e)ko urtarrilaren 10(a)

2014(e)ko urtarrilaren 8(a)

Aupa Maurizia! - Korrontzi

Korrontzi taldearen "Tradition 2.1" CD-aren "Aupa Maurizia!" abestiaren bideoklipa.

2014(e)ko urtarrilaren 3(a)