Euskal Musika entzun hemen!

Euskal Herriko musika ez baita soilik rocka eta ska

2014(e)ko martxoaren 31(a)

Game over - Kraussk

Kraussk metal taldeak lan berria kaleratuko du laster, bitartean, ''Game over'' abestiaren bideoklipa aurreratu dute.

2014(e)ko martxoaren 28(a)

Nazioen mundua - Xaiko

Xaiko taldea Xabi Arakama (trikia) eta David Aguayo (Kaotiko) musikarien proiektua da. Multikonboa osatu dute triki-punk-jaia egiteko. Hemen duzue ''Therapy'' diska berriko beste kanta bat, Evaristorekin: ''Nazioen mundua''.

2014(e)ko martxoaren 18(a)

Merezi Ote - Beñat Igerabide

Beñat Igerabideren "Orbainak" lanak, maiatzaren 16an ikusiko du argia. Bitartean, hemen duzue "Merezi ote", aurrepen kantua.

2014(e)ko martxoaren 16(a)

Itzaltzen - Kasik

Kasik taldearen "nora?" diskako lehen bideoklipa, "itzaltzen".

2014(e)ko martxoaren 13(a)

Zure mundua - En Tol Sarmiento

En Tol Sarmiento taldearen hiugarren diskako aurrerapen kantua dugu hau, lanaren izen berdina daramana: ''Zure mundua''.

2014(e)ko martxoaren 12(a)

Bilbaoko kaleak - Rafa Rueda

Gabriel Aresti ardatz duen "Gabrielen Lekua" ikuskizunerako sortutako kantua:

)

2014(e)ko martxoaren 7(a)

Altxa gazte! - Nekez

Nekez taldearen ''Altxa gazte!'' kantaren bideoklipa:

Ke Todos - Ezinean

Ezinean taldea bueltan da martxoaren 20an kaleratuko duen "Berriz" izeneko 3. diskarekin. ''Ke Todos" kantaren bideoklipa ikusgai dago aurrerapen kantu gisa:

2014(e)ko martxoaren 6(a)

Ozen oihukatu - Enkore ft. Zuriñe Hidalgo

Enkore talde bizkaitarrak Kanala disko berria kaleratu du, bere ibilbideko bigarren lana. Kanta honetan Hesian taldeko Zuriñe Hidalgoren parte hartzea dago.

2014(e)ko martxoaren 5(a)

Harro bizi euskeraz - Larregi

Larregi taldeak Lemoako Euskera Planarekin elkarlanean egin duen ''Harro bizi euskeraz'' kantaren bideoklipa:

2014(e)ko martxoaren 4(a)

Hiru 3 - Skasti

Skasti taldeak Eitb-ko "Hiru" komunitateari egindako abestiaren bideoklipa:

2014(e)ko martxoaren 3(a)

Zure begiak - Xaiko

Aguraingo Xaiko taldea Xabi Arakamak eta David Aguayok sortu zuten. Triki punk ska estiloa jorratzen dute eta kaleko letrak idazten dituzte, bidegabekerien aurkakoak. Ongi pasatzea da euren helburu nagusia eta horretan esperientzia handia dute Kaotiko, Betagarri edo Trikizio bezalako taldeetaik igaro baitira.
Kanta hau hurrengo lanaren aurrerapen abestia da: