Euskal Musika entzun hemen!

Euskal Herriko musika ez baita soilik rocka eta ska

2014(e)ko apirilaren 30(a)

Zazpi itsasoak - Keu Agirretxea

Keu Agirretxearen bideo berria: ''Zazpi itsasoak''.

Arrakala - Kàshbäd

Bonberenea Ekintzak aurkezten du: Kàshbäd - "Arrakala". Epe luzean geldirik egon eta gero, taldea berriro ere martxan da.  Laister kaleratuko da Arrakala.
Izen bereko kanta hemen duzue entzungai:

Etxetik irten - Marianitoz Blai

Datorren astetik aurrera "Zirripi-zarrapa" Marianitoz Blairen lehenengo diska kaleratuko da. Aurrerapen gisa, "Etxetik irten" kantaren bideoklipa sareratu dute. Bideoklipa Ahotsa.info-k ekoiztu du.

2014(e)ko apirilaren 26(a)

Kalakakilika - Buuzbu

Ikastolen aldeko Herri Urrats egunaldia kari (Senperen maiatzaren 11an), Buuzbu taldeak sortu kantua eta bideoklipa.

Odol ixurien lurra - Aguxtin Alkhat

Aguxtin Alkhat taldearen bideoklip berria: ''Odol ixurien lurra''.

Mugan bizi, bizi - Kometa

Lapuebla de Labarcan ospatuko den aurtengo araba euskaraz jaiak abestia eta bideoklipa du Kometa taldearen eskutik.

2014(e)ko apirilaren 17(a)

2014(e)ko apirilaren 12(a)

Amets Bat (ft. Alaitz eta Maider) - Hesian

Gasteizko Hala Bedi irratiak kaleratu zuen diska bildumarako kantu hau grabatu zuen Hesian taldeak, Alaitz eta Maiderren parte hartzearekin:

Jaio Nintzen (zuzenean) - Betagarri

Betagarri taldeak zuzeneko diska bat argitaratuko du Gasteizen, Bilbon eta Donostian egindako kontzertuetan grabatuta, "20 Urte Zuzenean". Aurrerapen gisa bideoklip hau dugu: ''Jaio nintzen''

2014(e)ko apirilaren 10(a)

Txuri-beltzean - Urtz

Urtz taldearen "Astiro" CD-aren "Txuri-Beltzean" abestiaren bideoklipa:

2014(e)ko apirilaren 8(a)

Kontrametafora - Siroka

Siroka taldearen "3.SZN" diskaren "Kontrametafora" kantaren bideoklipa.

2014(e)ko apirilaren 6(a)

Class pride - Oliba Gorriak

Oliba Gorriak taldearen ''Ideien Guda'' lan berritik ateratako beste kanta on bat dugu hau, Ines Osinaga eta Xabi Solanoren parte hartzearekin.

2014(e)ko apirilaren 2(a)

Gorantz Goaz Go Go - Siroka

Siroka taldeak Euskal Eskola Publikoaren jaialdirako egin duen kanta. Ekainaren 1ean balmasedan izanen da.