Euskal Musika entzun hemen!

Euskal Herriko musika ez baita soilik rocka eta ska

2014(e)ko irailaren 29(a)

Nekaezina - Nekez

Nekez taldearen ''Nekaezina'' abestiaren bideoa, ''Zure esku'' diskakoa, zuzenean 2014ko Barañaingo jaietan, Hesian taldeko Zuriñe Hidalgo abeslariarekin.

Atabismoa - Gabezia

''Atabismoa'', 2014ko udazkenean kaleratuko duten ''Bilanx'' lanaren lehen aurrerapena da:

2014(e)ko irailaren 25(a)

Pantailak - Ladislao

Ladislao taldearen ''Pantailak'' izeneko azken lanaren singlea: "Pantailak".

Ibiltzeko gertu - Napoka Iria

Napoka Iria bikotearen azken diskako ''Ibiltzeko gertu'' kantaren bideoklipa dugu hau:

Lehen Hitza - Ezinean

Ezinean taldearen ''Lehen Hitza'' kantuarekin egindako bideoklipa duzue honakoa, aurten emandako kontzertuen irudiekin:

2014(e)ko irailaren 23(a)

Hitza - Altxatu

Altxatu taldeak Verkami crowfunding plataformari esker egin ahal izan duen bideoklipa da hau. Taldea Irunberriko hiru gazte dira eta 15 eta 16 urterekin bere bigarren diskoa aurkezten dute, "Hitza" izenekoa.

2014(e)ko irailaren 19(a)

Buru handien mendekua - KX

KX izenaren atzean Xabier Iriondo eta Keu Agirretxea musikariak aurkituko ditugu. Disko berria azaroan kaleratuko dute etaKirmen Uribe, Mikel Etxaburu eta Josu Eizagirre(bideogilea) izanen dituzte kolaboratzaile. Hemen duzue aurrerapen kanta eta bideoklipa:

2014(e)ko irailaren 17(a)

Herriz herri festaz festa - Xabi Dantzaleku

Euskal dance esparruan hit berria dugu orain, Xabi Dantzaleku produktorearen eskutik. Dantzatu ''Herriz herri festaz festa''!.

2014(e)ko irailaren 11(a)

Baso Ilunetik - Tania De Sousa

''Zuloak'' proiektuan izandako Tania De Sousaren bideklip berria dugu hau, argitaratuko duen diska berritik:

2014(e)ko irailaren 9(a)

Ozen Oihukatu - Enkore feat. Zuriñe Hidalgo

Hurrengo kanta dagoeneko blogera ekarri genuen baina kontua da bideoklipa egin dutela orain, oso ongi egina gainera. Enkoretarrak ''A'' taldearen papera hartuko dute bahitua dagoen Zuriñe Hidalgo salbatzearren.

2014(e)ko irailaren 5(a)

Guiski botila bat - Deiedra

Deiedra taldearen puntako abestia, Whiskey in the Jar abesti herrikoian oinarrituta dagoena. 2014 urtean ber-grabatua izan da. Taldea berritu da baina rebel folk soinuari eusten dio. Honekin bere lehen bideoklip profesionala aurkezten digu.

2014(e)ko irailaren 3(a)

Bele beltzak - Belako

Mungiako Belako taldeak arrakasta handia izaten ari da estatuko festibal nabarmenetan jotzen. Euskaraz eta ingeleraz abesten dute eta autoekoiztutako bi EP atera dituzte aurten. ''Bele beltzak baino ez'' EPan hurrengo kanta aurkitu dezakezue:

2014(e)ko irailaren 1(a)

Ixiltasuna - Besteik-Pe ft. Skakeitan

Besteik-Pe ska-rock musika talde donostiarra, elkarrekin lau urteko ibilbidea egin ondoren, "Laugarrenean aidanez" beraien lehen diska aurkezten dute. Kanta honetan Skakeitan taldearen laguntza izan dute.