Euskal Musika entzun hemen!

Euskal Herriko musika ez baita soilik rocka eta ska

2015(e)ko martxoa 28

Laino lausoa - Blaka

Blaka taldearen lan berriaren lehen aurrerapena: ''Laino lausoa''


Telebista Itzali - Altxatu

Altxatu taldearen azken diskoko bigarren bideoklipa da hau, Irunberrin eta Atarrabian grabatuta.


Nire mundua - Baobabs Will Destroy Your Planet

Baobabs Will Destroy Your Planet izena du iruñeko talde berri honek, eta hau de euren lehen bideoklipa:


2015(e)ko martxoa 26

Profit - Seiurte

Seiurte taldearen kaleratzear dagoen ''Ezpalak'' lan berriaren aurrerapen kanta da ''Profit'':


Hemen (feat. Alex Sardui) - Vendetta

Vendetta taldearen ''13 balas'' azken diskako beste kanta bat da hau, oraingoan Gatibu taldeko Alex Sarduiren kolaborazioarekin.


2015(e)ko martxoa 16

Denboraren giltza - Skasti

Skasti talde zarauztarrak ''Maskarak'' izeneko lan berria aurkeztuko digu datorren maiatzaren 6an. "Denboraren giltza" izeneko kantuarekin egindako bideoklipa duzue honakoa.


2015(e)ko martxoa 8

Herria Mugarri, gazteok martxan - Gazte martxa 2015 abestia

Apirilaren 3,4 eta 5ean Lekunberritik Berriozarrera antolatu den Gazte Martxako abestia da hau. Emakumez soilik osatutako talde batek egin du.



Gitarra Elektrikoa: Itsaso Gutiérrez (ON, Donosti)
Gitarra Akustikoa: Ane Martínez (Bilbo)
Bateria: Izaskun Cuevas (Barakaldo)
Dultzaina: Lorea Argarate (LAS TEA PARTY, Bilbo)
Baxua: Eire Larrea (Bilbo)
Trikia: Izar Mendiguren (ULUKA, Laudio)
Alboka: Naroa Larriba (Barakaldo)
Teklatua: Olatz Salvador (SKAKEITAN,Donostia)

Ahotsak:
Itsaso Gutierrez (ON, Donostia)
Ane Martínez (Bilbo)
Izar Mendiguren (ULUKA, Laudio)
Irati Mendiguren (ULUKA, Laudio)
Garazi Abrisketa (ULUKA, Zollo)
Iratxe Gorostizaga (ULUKA, Arrankudiaga)
Hegoa (Hazparne)
Armelle (Senpere)
Naroa Larriba (Barakaldo)
Oihana Fernández (AFU, Barañain)

Musika: Naroa Larriba (Barakaldo)
Letra: Donostiko Bertso Eskola

2015(e)ko martxoa 3

@xik ikastol@ (feat. Niko Etxart) - Willis Drummond

Herri Urrats 2015 jaialdiaren kanta ofiziala Willis Drummond taldeak egin du aurten, Niko Etxarten parte hartzearekin. Maiatzaren 10ean Senperen izanen da iparraldeko ikastolen besta.


Bobsley - Estricalla

Estricalla taldearen 'Bobsley' kantuaren bideoklipa. 'Hutsartea' diskoaren aurrerapen kantua.


Aurrera Begira - ON

ON taldearen bideoklip berria: