Euskal Musika entzun hemen!

Euskal Herriko musika ez baita soilik rocka eta ska

2016(e)ko abenduaren 14(a)

Zirkorrika - 20. Korrika abestia

20. Korrikako kantaren bideoklipa dugu "Zirkorrika" izenekoa, zeinean musikari andana parte hartu baitute, besteak beste: Izaro, Oihana Fernandez (AFU), Jurgi Ekiza (Willis Drummond, Ekiza), Miren Narbaiza (Perlak, Napoka Iria), Petti, Jarauta69, Oreka TX. Musika Xabier Zabalak egin du eta hitzak Uxue Alberdik. 20. Korrika martxoaren 30an hasiko da Otxandiotik eta Iruñean bukatuko da.

2016(e)ko abenduaren 13(a)

2016(e)ko abenduaren 11(a)

Hil zuten - Esne Beltza

''Esna 2'' diskoko "Hil zuten" abestiaren bideoklipa, Iñigo Cabacasen hilketaren harira:


2016(e)ko abenduaren 8(a)

Iñundik iñoare - Huntza

Huntza taldeak kaleratu berri duen diskoko lehen abestia dugu hau, triki-popa bueltan da!


2016(e)ko abenduaren 6(a)

Atlantiko beltza - Skarra Mucci feat. Fermin Muguruza

Fermin Muguruzak parte hartu duen kanta, Skarra Mucci artistaren lan berrian :


A.F.A. - Patrol Destroyers feat. Izaro

Abesti honetan, Patrol Destroyers taldeak, Izaro, kantautore euskaldunaren kolaborazio berezia izan du. Bideoklipa Notting Hill Carnivalen, Londonen, grabatu izan zuen Cremossso Djak a.k.a. Maisha MC-k. Notting Hill-eko inauteria koloretsu eta multikulturala da. Trinidad y Tobago irlan aurkituko dugu inauteri honen jatorria. XIX. mendeko bukaeran, esklabotzaren indargabetzea ospatzeko sortu zen. 1964. urtean Londoneko komunitate afro-karibearra hasi zen karnabal hau ospatzen. Xedea: Notting Hilleko etorkinen eta jatorrizko jendearen arteko tentsioak ezabatzea.


2016(e)ko abenduaren 1(a)

2016(e)ko azaroaren 30(a)

Berriro - Altxatu

Altxatu taldeak hirugarren diskoa kaleratu berri du, eta bertan dagoen kanta honen bideoklipa egin dute:


Dunak - Hibakusha

Hibakusha taldearen disko berritik ("Oihu Isilak") ateratako lehen singlea:

 

Libre - Ken Zazpi

Argitaratu zenetik urte bat betetzen denean, “Phoenicoperus” Ken Zazpi taldearen azken diskoko bideoklip berria dugu:


Hegal egiten - ERO

ERO taldearen "Garaiz Gaude" (2016) diskoan aurkitzen den Itoiz taldearen "Hegal egiten" kantuaren moldaketa.


Nere mundu polit txiki hontan - Xabi Solano

“Trikitixa liburua II” eta ”Ereñotzu” CDa batera argitaratuko ditu Xabi Solanok bakarlari moduan. Diskoaren aurrerapena da abesti hau:


Poligrafo bakarra - Berri Txarrak

Berri Txarraken bideoklip berria da ''Poligrafo bakarra'', azken diskoaren estetikarekin jarraituz.


Lerro hutsen itzala - Skakeitan

Skakeitan taldearen "Lerro Hutsen Artean" kantuaren bideoklip ofiziala. Manu Chaoren kolaborazioarekin.


2016(e)ko azaroaren 18(a)

Joan Ikustera - Willis Drummond

Taldeak kaleratu berri duen ''Tabula rasa'' diskoaren lehen bideoklipa dugu ''Joan ikustera''.


Gaur - Kokein

Kokein taldeak euren aurrerapen kanta izan denaren bideoklipa argitaratu dute:


Lau krabelin gorri - Egurra ta Kitto feat. Xagu Iheskide

Egurra ta Kitto taldeak bideoklip berria kaleratu du, zeinean 1984ko Pasaiako gertakizunak gogoratzen baitira.


Siembra - Raperos de Emaús & The Titanians

Raperos de Emaús rap taldea The Titanians bandarekin atera berri duen diskako kanta bat:


2016(e)ko azaroaren 17(a)

2016(e)ko azaroaren 14(a)

Heroia - Zazkel

80. hamarkadako pop eta disko musika jorratzen duen taldea dugu Zazkel. Izen bereko disko berriarekin dator eta hemen dukazue hortik ateratako kanta bat. Lanaren aurkezpena azaroaren 17an izanen da eta 25ean Banden Lehian parte hartuko dute.


Bother the police - Vendetta

Vendettaren ''Bother'' disko berrian azaltzen den kantuetako bat da "Bother the Police". Trilogia baten lehendabiziko bideoa da aipatutakoa.


Nire ondoan baziña - Gatibu

Gatibu, gernikar euskal rock taldearen, ''Aske Maitte, Aske Bizi'' zazpigarren diskoko ''Nire Ondoan Baziña'' abestiaren bideo azpititulatua.


2016(e)ko azaroaren 11(a)

Orain - Zea Mays

Zea Mays taldearen ''Harro'' lan berritik iritsi den lehen bideoklipa:


2016(e)ko azaroaren 4(a)

Txikotak solte - Piztiak

Piztiak taldearen hirugarren singlea duzue ''Txikotak solte'':


Hemen naiz - Hesian

Hesianen "Hemen naiz" abestiaren bideoklipa, euren disko berritik.


2016(e)ko azaroaren 3(a)

Be Careful - Gorka Suaia

Gutxi falta da Gorka Suaiaren Piztu! Mixtapea argitaratzeko, azaroak 15 hain zuzen ere. Bien bitartean “Be Careful” aurrerapen berriaz goza dezakegu, Gorkak Matthew McNuff abeslari jamaikarrari eskainitako omenaldi abestia.


2016(e)ko azaroaren 1(a)

Joan zinetenetik - Bide Ertzean

Bide Ertzean taldeak  ‘Zutaz kantatzeko’ disko-liburuaren aurrerapen kantua dakar, ‘Joan zinetenetik’. Azaroan aurkeztuko du disko-liburua eta abesti honek Jon Benitoren poema bat du oinarri.


Gaur - Kokein

Kokein taldearen lan berria ''Lurpekhariä'' izena izango du eta honakoa diskoaren aurrerapen kanta da.


Zeru tolesgarria- Iker Lauroba

''Zeru tolesgarria'' izeneko abestiaren bideoklipa. 2016ko urrian grabatua Tindoufen, errefuxiatu Saharauien kanpamenduetan.


Ahimsa - ERO

ERO taldearen "Garaiz Gaude" diskoko aurrerapen kantua.


Gabon - ADI!

Bonberenea Ekintzak-ek aurkezten du: "Gabon". ADI! izenpean, Jon Urbizu musikari Tolosarrak eta zenbait kolaboratzailek sorturiko lan berriaren singlea.


Estutu - Gari

Gariren proposamen berria Maldanbera taldearekin batera:


Larrosa morea - Bolbora

Bolbora taldearen ''Larrosa morea'' kantaren bideoklipa, Lizarrako jaietan Manu Chaorekin batera egindako kontzertuaren irudiekin.


2016(e)ko urriaren 13(a)

Athabasca - Willis Drummond

Willis Drummond taldeak "Tabula Rasa" bere 5garren diska aurkezten du, "Athabasca" aurrerapen kantuarekin. Diska Burke Reid-ek (The Drones, Courtney Barnett...) grabatu eta ekoiztu du Willis Drummondekin batera Iñigo Irazokiren Atala estudioan, Beran, 2016ko irailan.


2016(e)ko urriaren 10(a)

Berpizkundea 2 - Ttun Ttun Brigade

Ttun Ttun Brigaderen vol.2 lanean aurkitu daitekeen kanta.


Zerua lurrera - Skakeitan

Skakeitan taldearen hurrengo diskoaren aurrerapen kanta ren bideoklipa dugu honakoa:


Enbata - Zea Mays

''Enbata'' da Zea Mays taldearen hurrengo diskoaren aurrerapena, ''Harro'' izena izango duena.



2016(e)ko urriaren 1(a)

Bizi-Antza - Otsoik Hotzenak

Otsoik Hotzenak proiektuaren ''Bizi-Antza'' kantaren bideoklipa:


Betiko gaua - Baobabs Will Destroy Your Planet

Baobabs Will Destroy Your Planet taldearen ''Betiko gaua'' kantaren bideoklipa dugu hau:


Humahuaca - Bolbora feat. Xabi Solano

Bolbora taldeak orain ''Humahuaca'' kantaren bideoa egin du. Abestian Xabi Solanok parte hartzen du.


2016(e)ko irailaren 30(a)

2016(e)ko irailaren 19(a)

Igelak - Gatibu

Gatibuk sortutako Igelak filmaren abesti printzipala eta bideoklipa.


Hauts - Liher

Liher taldearen lan berriko izen bereko kanta da ''Hauts''


Kafe Zianuro - Anticontinente

Anticontinente Kerobiako taldekide ohiek osatzen duten proiektu berria da. Honako kanta euren lehen EPan aurkitzen ahal da.


Zer edo nor ? - NX

NX-en "7" diskako "Zer edo nor?" abestiaren bideoklip ofiziala.


2016(e)ko uztailaren 30(a)

Gure aldera - Xatiro

Xatiroren ''Xatirokeriak'' diskatik ateratako kanta, La Basu eta Shintomaren parte hartzearekin.


Ez da ezetz - Esne Beltza

Esne Beltzak ''Esna'' diskoaren lehen parteko kanta honen bideoklipa egin du.


Lausotzen - Biluzik

Biluzik taldearen ''Lausotzen'' kanta, euren ''Estimulosensible'' diskotik.


Infernua - Aizkorak Zorroztu

Bilboko taldearen lehen diskoko kanta bat dugu honakoa. Euren Facebook orrian dioten bezala, minimalismoa eta afterpunkaren esperimentazioa eta grungeren izaera korrosiboa eta estutasuna izan dira beren eraginak.


2016(e)ko uztailaren 15(a)

2016(e)ko uztailaren 3(a)

Soka tiraka - La Basu

Bere aurreko “Aire es Vida” diskaren ondoren, La Basu “Izotz Erregina” lan berriarekin dator,
euskarazko hiru abesti biltzen dituen EP bat, urte amaieran argitaratuko duen diskaren
aurrerapena.



Izen lei - The Uski's

The Uski´s taldearen The Uski´s diskoko Izen Lei abestiaren bideoklipa.


Humahuaca - Bolbora

Bolbora taldearen disko berriko kanta bat dugu hau, Xabi Solanoren parte hartzearekin. Lizarerriko banden txapelketa irabazi ostean Manu Chaorekin batera joko dute abuztuaren 10ean Lizarrako jaietan.



Nafarroa oinez kanta 2016

Aurtengo Nafarroa Oinez Vianako eta Lodosako ikastolen artean antolatuko dute. Kantaren musika Juanra Garcia lodosarrak, Bolbora taldeko Urko Peral lizarratarrak eta Kometa taldeko Andoni Bonafau bianarrak egin dute. Hitzak, berriz, Julio Soto bertsolariarenak dira. Bideoaren zuzendaria Mikel Urmeneta izan da eta ohiko bertsioaz gain 360 graduetan ikusten ahal den bideo interaktiboa eskegi dute ere.


Jai daukazu - Belarmiñak

"Jai daukazu". Belarmiñak talde Tolosarrak 2016ko urriaren 6an "Haztearen izerdia" izenpean kaleratuko duen diskaren singlea.


Arkakusoak - 121 Krew

"Arkakusoak" abestiaren bideoklipa auzkezten du 121 Krew taldeak, irailean kaleratuko duten "Mahatsen Denbora" diskaren aurrerapen kantua da. Bideoa Pariseko arkakusoen merkatuan grabatua izan zen, Maisha Mc-k ekoiztua.


Ura - Siroka

Sirokaren diska berriari izena ematen dion kantua da hau:


Ehiztaria - Revolta Permanent

Revolta Permanent taldearen bideoklip berria:


2016(e)ko ekainaren 18(a)

Amets karratuak - Solte

Solte taldearen ''Ixa'' lan berriko kanta bat duzu honakoa, Leihotikan taldeko Gorkaren kolaborazioarekin:


2016(e)ko ekainaren 7(a)

Duela mina - Perlak

Perlak taldearen bigarren diskoa jada kalean dago, ''Itzaletatik'' izenekoa. Bertatik kanta hau atera dugu:


Bukaeraren hasiera - Etsaiak

Etsaiak taldearen 30 urteak ospatzeko kantua:


Lonely boy - Skakeitan

Skakeitan taldeak bideo berria prestatu du Suitzako biraren irudiekin eta The Black Keys taldearen bertsio honekin:


Deierri Haraneko eguna 2016 - Skabidean

Aurten Zurukuainen izanen den Deierri Haraneko eguna dela eta antolatzaileek egindako bideoklipa dugu honakoa:


Ilargia - Xeic!

Xeic! talde Katalanak Ken Zazpiren ''Ilargia'' kantaren moldapen hau egin du. Udarako ezin aproposagoa ezta?


2016(e)ko maiatzaren 30(a)

Konbergger - Estricalla

Estricallaren "Dramatik-thlon" diskoko lehen singlearen bideoklipa.


2016(e)ko maiatzaren 27(a)

Esna gauden artean - Esne Beltza

Esne Beltzak ''Esna'' diskoaren bigarren zatiaren singlea kaleratu berri du:


Existitzen da - Montauk

Montauk taldearen lehen lanaren kanta bat dugu hau:


Har(r)iak - Izeberg

Izeberg taldearen disko berriaren aurrerapena:


Ezinak ekinez eginak - Eraso!

Eraso! taldearen "Kaiolatik ihes" diskatik ateratako single berria:


2016(e)ko maiatzaren 18(a)

2016(e)ko maiatzaren 16(a)

Demasa - Emon

Bergaran ospatzen den Kilometroak 2016 jaiaren bideoklipa. Emon taldeak konposatua, Maddi Iñarraren letrarekin.


2016(e)ko maiatzaren 6(a)

Basamortu - D-RAIS

D-RAIS talde gaztearen bideoklip berria:


Pianistaren heriotza - Ze Esatek!

Ze Esatek! taldearen "Pianistaren Heriotza" abestiaren bideoklipa, "Inoiz Egin Dugun Diskorik Onena" diskotik aterata.



2016(e)ko maiatzaren 3(a)

Miseriaren Hitzarmena - Gorka Suaia

TTIP-aren aurkako kanta dugu hau, Gorka Suaiak egindakoa:
#TTIPariEZ


Palestina - Bolbora

Lizarraldeko Bolbora taldeak bigarren diskoa grabatu du, ''Munduari Bira'' izenekoa, eta hau da entzungai ipini duten lehen kanta:


2016(e)ko apirilaren 21(a)

Erein, landatu, zabaldu - En Tol Sarmiento (feat Ines Osinaga)

Aurten Euskal Herrian izanen dugun La Vía Campesina VII. konferentziaren kanta egin du En Tol Sarmiento taldeak. Letrak Joseba Sarrionandiarenak dira eta Ines Osinagak ahotsekin lagundu du.


2016(e)ko apirilaren 20(a)

Atzeko atea - Altxatu

Altxatu taldearen 3. diskoaren aurrerapen kanta da "Atzeko Atea"


2016(e)ko apirilaren 12(a)

Argiak errepidean - Petti & Etxeko Uzta

Petti & Etxeko Uzta taldearen ''Hotzikarak'' lan berrian jasotzen den ''Argiak Errepidean'' kantuaren bideoklipa:


Gure barrenetatik - 2ZIO

2ZIO taldearen "Gure Barrenetatik" abestiaren bideoklipa.


2016(e)ko apirilaren 10(a)

Izaki arrotz hortara - Joseba B. Lenoir

"Eguzkiari begietara so" izango da Joseba B. Lenoir musikariaren diska berria. Horren aurrerapena dagoeneko entzungai dago, ''Izaki arrotz hortara''.


Izarretatik hona - John Berkhout

John Berkhout taldeak disko berri bat prestatzen ari da, eta oraingoz hainbat aurrerapen entzun ahal izan ditugu. Oraingoan euskarazko kanta honen lyric bideoa igo dute.


Hesian - Azken Aukera

Azken Aukera taldeak kaleratuko duen diskoaren aurrerapen bat dugu honakoa, Eratu taldeko Unai Olalderen parte hartzearekin.


Ezkurrik onenak - Eskean Kristö

Eskean Kristö disko berriarekin dator, ''Ezkurrik onenak'' izenekoa. Aurrerapen gisa izen bereko kantaren bideoklip hau kaleratu dute:


Ez barkatzen - Petti & Etxeko Uzta

Petti & Etxeko Uzta bandarekin lan berri bat grabatu du Petti beratarrak, Joseba Irazoki, Igor Telletxea, Iñigo Telletxea eta beste musikari batzuen laguntzaz.


Adorez - Humus

Humus talde Tolosarrak Adorez izenpean kaleratuko duen diskaren single kantua.


2016(e)ko apirilaren 5(a)

Jalgi - Esne Beltza

Aurtengo Herri Urrats festaren kanta Esne Beltza taldeak egin du Fanfare Ciocărlia banda Errumaniarraren laguntzaz. Besta maiatzaren 8an izanen da, beti bezala, Senpereko lakuan.


Izarren bila - EH Sukarra

EH Sukarra taldearen ''Azken gezia'' lanean jasotzen den ''Izarren bila'' kantuaren bideoklipa.


2016(e)ko apirilaren 1(a)

Loreak bezala - Baobabs Will Destroy Your Planet

Baobabs Will Destroy Your Planet talde nafarraren hurrengo diskoaren aurrerapena dugu ''Loreak bezala'' kanta. Azken lan hau Londreseko Abbey Road estudioetan grabatu dute aurten, eta laster egonen da kalean.


2016(e)ko martxoaren 31(a)

Munduaren bestaldean - Lauroba

Lauroba taldearen "Munduaren bestaldean", disko berriaren aurrerapena:


2016(e)ko martxoaren 15(a)

Ostruka - Larregi

Larregi taldearen Ostruka kantuaren bideoklip animazioa. Aspaldiko mitoa da: ostrukak bere burua ezkutatzen du beldur denean. Bada, ez. Gezurra da hori. Jendeok, ordea, bai, hori egiten dugu ikusi eta onartu nahi ez ditugun gauzak ikusi nahi ez ditugunean.


2016(e)ko martxoaren 8(a)

Harro Gaude - Huntza

Huntza talde sortu berriaren lehen abestia martxoaren 8an kaleratu dute emakumearen nazioarteko eguna dela eta.


Iparra Hegoa 2016 - Xutik

Iparra Hegoa ekitaldiarentzat Xutik taldeak egin duen kanta da hau.

2016(e)ko martxoaren 7(a)

Zu zara Gu Gara! - Hesian

Hesian taldearen “Hegalak astinduz” diskoko "Zu zara, gu gara" abestiarekin bigarren klipa.
''Martxoak 8 emakumearen nazioarteko egunean bideoklipa kaleratzea erabaki dugu, egun aproposagorik ez dagoelako kantu hau lau haizetara zabaltzeko.''


2016(e)ko martxoaren 3(a)

Piztu gaua - Gazte Danbada 2016

Piztu gaua izenburupean, 2016ko Gazte Danbadako bideoklipa aurkeztu dute Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek. Blaka taldeak egin du kantua, eta hainbat artistak kolaboratu dute, esaterako, La Basu, Aneguria, Belakoko Lore Nekane ta Josu Ximun Billelabeitia, Eneko Sierra, Garazi Esnaola, Lide Hernando, Beñat Antxustegi, Jokin Gilisagasti eta Julen Idigoras.


Oporrak Bakean - Emon

Oporrak bakean. Urtero Saharatik Euskal Herrira uda igarotzera etortzen diren ume sahararren aldeko kantua.



2016(e)ko otsailaren 26(a)

Mirentxu Patxaran 2.0 - Itziarren Semeak

Itziarren Semeak ska & punk bandak 10 urte betetzen ditu 2016an eta hori ospatzeko Mirentxu Patxaran berreskuratu dute.


2016(e)ko otsailaren 14(a)

Gumbo Ibaiertzean - Broken Brothers Brass Band

Iruñeko Broken Brothers Brass Band taldearen bideoklipa duzue hau:


Bila - Keu Agirretxea feat. Depedro

Hau duzue Keu Agirretxearen single berria, Depedrorekin batera kantatzen duena. Keuren lan berria, ''Nomadak eta Kofrea'' aurten kaleratuko da.


2016(e)ko otsailaren 10(a)

Gogoan - Guda Dantza

Guda Dantza taldearen "Labarraren Ertzean" disko berriaren "Gogoan" abestiaren bideoklipa.


2016(e)ko otsailaren 9(a)

Irrintzi - WAS

We Are Standard taldea ''WAS'' bihurtu da eta datorren disko berria elektronikoagoa den arren, euskal kultura oso presente egonen da bertan, irrintzi, txalaparta edota euskararekin atrebitu baitira. ''Gau ama'' izena daraman disko berria laster egonen da kalean. Hemen duzue aurretik kaleratu duten singleetako bat:


Radiomaría - Peiremans+

Peiremans taldekoek ezagutzera eman dutenez martxoan EP berria argitaratuko dute ''Bigarren Saria'' deiturikoa. Hauxe duzue "Radiomaría" single berriarekin egindako lyric videoa.


2016(e)ko urtarrilaren 22(a)

Sua Herra Mina - Eraso!

Eraso taldeak, bere 20. urtemugarekin batera, ''Kaiolatik Ihes'' izenpean sorturiko diska aurkezten digu, Bonberenea Ekintzak-en eskutik.


Desagertu - Revolta Permanent

Revolta Permanent taldeak lan berria prestatzen ari da, ''Kimera'' izenekoa. Diskaren aurrerapen-bideoklipa da hau:


Hegodun Baleak - Belako

Gau kaleratu da Belako taldearen diska berria, eta ohi duten bezala kantaren bat euskaraz egin dute ere, hemen duzuen ''Hegodun Baleak'' kasu.


2016(e)ko urtarrilaren 20(a)

Sagardotegian bai - Ttun Ttun Brigade

Ttun Ttun Brigade euskal elektropop taldearen demoan aurkitu dezakegun kanta honek horrela dio: ''Ordainduko zenuke 40 euro txuleta bat? Ez, sagardotegian bai!''.


Irensten - Izatefaltsua

Izatefaltsua taldearen bideoklip berria dugu honakoa, ''Zaratak agindu dezan!'' diskotik.


Free Otegi, free them all

Hainbat artistaren artean ''Free Otegi, free them all'' kanpainaren barruan kantu hau egin dute Arnaldo Otegi eta beste preso politikoen askapena aldarrikatzeko helburuarekin. Bertan parte hartu dute: Sorkun Rubio, Furia, Ines Osinaga (Gose), Maite Arroitajauregi (Mursego), Joseba Tapia, Francis Diez (Doctor Deseo), Niko Etxart, Unai Iturriaga, Aitor Gorosabel (Su Ta Gar), Asier Serrano, Jon Gurrutxaga, Uxue Alberdi, Petti, Oier Aranzabal (Lou Topet), Xabi Solano (Esne Beltza), Rafa Rueda, Karlos Aranzegi, Migel Artieda eta Iñigo Egia.


Nire buru hari - Beira

Beiraren "Margotu berria" CD-aren "Nire buru hari" abestiaren bideoklipa.


2016(e)ko urtarrilaren 7(a)

XXI.mendean - 2ZIO

2ZIO taldearen 'Bideak' diskoko 'XXI.mendean' abestiaren bideoklipa. Pette Etxebarriak egina.