Euskal Musika entzun hemen!

Euskal Herriko musika ez baita soilik rocka eta ska

2016(e)ko martxoaren 31(a)

Munduaren bestaldean - Lauroba

Lauroba taldearen "Munduaren bestaldean", disko berriaren aurrerapena:


2016(e)ko martxoaren 15(a)

Ostruka - Larregi

Larregi taldearen Ostruka kantuaren bideoklip animazioa. Aspaldiko mitoa da: ostrukak bere burua ezkutatzen du beldur denean. Bada, ez. Gezurra da hori. Jendeok, ordea, bai, hori egiten dugu ikusi eta onartu nahi ez ditugun gauzak ikusi nahi ez ditugunean.


2016(e)ko martxoaren 8(a)

Harro Gaude - Huntza

Huntza talde sortu berriaren lehen abestia martxoaren 8an kaleratu dute emakumearen nazioarteko eguna dela eta.


Iparra Hegoa 2016 - Xutik

Iparra Hegoa ekitaldiarentzat Xutik taldeak egin duen kanta da hau.

2016(e)ko martxoaren 7(a)

Zu zara Gu Gara! - Hesian

Hesian taldearen “Hegalak astinduz” diskoko "Zu zara, gu gara" abestiarekin bigarren klipa.
''Martxoak 8 emakumearen nazioarteko egunean bideoklipa kaleratzea erabaki dugu, egun aproposagorik ez dagoelako kantu hau lau haizetara zabaltzeko.''


2016(e)ko martxoaren 3(a)

Piztu gaua - Gazte Danbada 2016

Piztu gaua izenburupean, 2016ko Gazte Danbadako bideoklipa aurkeztu dute Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek. Blaka taldeak egin du kantua, eta hainbat artistak kolaboratu dute, esaterako, La Basu, Aneguria, Belakoko Lore Nekane ta Josu Ximun Billelabeitia, Eneko Sierra, Garazi Esnaola, Lide Hernando, Beñat Antxustegi, Jokin Gilisagasti eta Julen Idigoras.


Oporrak Bakean - Emon

Oporrak bakean. Urtero Saharatik Euskal Herrira uda igarotzera etortzen diren ume sahararren aldeko kantua.