Euskal Musika entzun hemen!

Euskal Herriko musika ez baita soilik rocka eta ska

2016(e)ko uztaila 30

Gure aldera - Xatiro

Xatiroren ''Xatirokeriak'' diskatik ateratako kanta, La Basu eta Shintomaren parte hartzearekin.


Ez da ezetz - Esne Beltza

Esne Beltzak ''Esna'' diskoaren lehen parteko kanta honen bideoklipa egin du.


Lausotzen - Biluzik

Biluzik taldearen ''Lausotzen'' kanta, euren ''Estimulosensible'' diskotik.


Infernua - Aizkorak Zorroztu

Bilboko taldearen lehen diskoko kanta bat dugu honakoa. Euren Facebook orrian dioten bezala, minimalismoa eta afterpunkaren esperimentazioa eta grungeren izaera korrosiboa eta estutasuna izan dira beren eraginak.


2016(e)ko uztaila 15

2016(e)ko uztaila 3

Soka tiraka - La Basu

Bere aurreko “Aire es Vida” diskaren ondoren, La Basu “Izotz Erregina” lan berriarekin dator,
euskarazko hiru abesti biltzen dituen EP bat, urte amaieran argitaratuko duen diskaren
aurrerapena.



Izen lei - The Uski's

The Uski´s taldearen The Uski´s diskoko Izen Lei abestiaren bideoklipa.


Humahuaca - Bolbora

Bolbora taldearen disko berriko kanta bat dugu hau, Xabi Solanoren parte hartzearekin. Lizarerriko banden txapelketa irabazi ostean Manu Chaorekin batera joko dute abuztuaren 10ean Lizarrako jaietan.



Nafarroa oinez kanta 2016

Aurtengo Nafarroa Oinez Vianako eta Lodosako ikastolen artean antolatuko dute. Kantaren musika Juanra Garcia lodosarrak, Bolbora taldeko Urko Peral lizarratarrak eta Kometa taldeko Andoni Bonafau bianarrak egin dute. Hitzak, berriz, Julio Soto bertsolariarenak dira. Bideoaren zuzendaria Mikel Urmeneta izan da eta ohiko bertsioaz gain 360 graduetan ikusten ahal den bideo interaktiboa eskegi dute ere.


Jai daukazu - Belarmiñak

"Jai daukazu". Belarmiñak talde Tolosarrak 2016ko urriaren 6an "Haztearen izerdia" izenpean kaleratuko duen diskaren singlea.


Arkakusoak - 121 Krew

"Arkakusoak" abestiaren bideoklipa auzkezten du 121 Krew taldeak, irailean kaleratuko duten "Mahatsen Denbora" diskaren aurrerapen kantua da. Bideoa Pariseko arkakusoen merkatuan grabatua izan zen, Maisha Mc-k ekoiztua.


Ura - Siroka

Sirokaren diska berriari izena ematen dion kantua da hau:


Ehiztaria - Revolta Permanent

Revolta Permanent taldearen bideoklip berria: