Euskal Musika entzun hemen!

Euskal Herriko musika ez baita soilik rocka eta ska

2016(e)ko azaroaren 30(a)

Berriro - Altxatu

Altxatu taldeak hirugarren diskoa kaleratu berri du, eta bertan dagoen kanta honen bideoklipa egin dute:


Dunak - Hibakusha

Hibakusha taldearen disko berritik ("Oihu Isilak") ateratako lehen singlea:

 

Libre - Ken Zazpi

Argitaratu zenetik urte bat betetzen denean, “Phoenicoperus” Ken Zazpi taldearen azken diskoko bideoklip berria dugu:


Hegal egiten - ERO

ERO taldearen "Garaiz Gaude" (2016) diskoan aurkitzen den Itoiz taldearen "Hegal egiten" kantuaren moldaketa.


Nere mundu polit txiki hontan - Xabi Solano

“Trikitixa liburua II” eta ”Ereñotzu” CDa batera argitaratuko ditu Xabi Solanok bakarlari moduan. Diskoaren aurrerapena da abesti hau:


Poligrafo bakarra - Berri Txarrak

Berri Txarraken bideoklip berria da ''Poligrafo bakarra'', azken diskoaren estetikarekin jarraituz.


Lerro hutsen itzala - Skakeitan

Skakeitan taldearen "Lerro Hutsen Artean" kantuaren bideoklip ofiziala. Manu Chaoren kolaborazioarekin.


2016(e)ko azaroaren 18(a)

Joan Ikustera - Willis Drummond

Taldeak kaleratu berri duen ''Tabula rasa'' diskoaren lehen bideoklipa dugu ''Joan ikustera''.


Gaur - Kokein

Kokein taldeak euren aurrerapen kanta izan denaren bideoklipa argitaratu dute:


Lau krabelin gorri - Egurra ta Kitto feat. Xagu Iheskide

Egurra ta Kitto taldeak bideoklip berria kaleratu du, zeinean 1984ko Pasaiako gertakizunak gogoratzen baitira.


Siembra - Raperos de Emaús & The Titanians

Raperos de Emaús rap taldea The Titanians bandarekin atera berri duen diskako kanta bat:


2016(e)ko azaroaren 17(a)

2016(e)ko azaroaren 14(a)

Heroia - Zazkel

80. hamarkadako pop eta disko musika jorratzen duen taldea dugu Zazkel. Izen bereko disko berriarekin dator eta hemen dukazue hortik ateratako kanta bat. Lanaren aurkezpena azaroaren 17an izanen da eta 25ean Banden Lehian parte hartuko dute.


Bother the police - Vendetta

Vendettaren ''Bother'' disko berrian azaltzen den kantuetako bat da "Bother the Police". Trilogia baten lehendabiziko bideoa da aipatutakoa.


Nire ondoan baziña - Gatibu

Gatibu, gernikar euskal rock taldearen, ''Aske Maitte, Aske Bizi'' zazpigarren diskoko ''Nire Ondoan Baziña'' abestiaren bideo azpititulatua.


2016(e)ko azaroaren 11(a)

Orain - Zea Mays

Zea Mays taldearen ''Harro'' lan berritik iritsi den lehen bideoklipa:


2016(e)ko azaroaren 4(a)

Txikotak solte - Piztiak

Piztiak taldearen hirugarren singlea duzue ''Txikotak solte'':


Hemen naiz - Hesian

Hesianen "Hemen naiz" abestiaren bideoklipa, euren disko berritik.


2016(e)ko azaroaren 3(a)

Be Careful - Gorka Suaia

Gutxi falta da Gorka Suaiaren Piztu! Mixtapea argitaratzeko, azaroak 15 hain zuzen ere. Bien bitartean “Be Careful” aurrerapen berriaz goza dezakegu, Gorkak Matthew McNuff abeslari jamaikarrari eskainitako omenaldi abestia.


2016(e)ko azaroaren 1(a)

Joan zinetenetik - Bide Ertzean

Bide Ertzean taldeak  ‘Zutaz kantatzeko’ disko-liburuaren aurrerapen kantua dakar, ‘Joan zinetenetik’. Azaroan aurkeztuko du disko-liburua eta abesti honek Jon Benitoren poema bat du oinarri.


Gaur - Kokein

Kokein taldearen lan berria ''Lurpekhariä'' izena izango du eta honakoa diskoaren aurrerapen kanta da.


Zeru tolesgarria- Iker Lauroba

''Zeru tolesgarria'' izeneko abestiaren bideoklipa. 2016ko urrian grabatua Tindoufen, errefuxiatu Saharauien kanpamenduetan.


Ahimsa - ERO

ERO taldearen "Garaiz Gaude" diskoko aurrerapen kantua.


Gabon - ADI!

Bonberenea Ekintzak-ek aurkezten du: "Gabon". ADI! izenpean, Jon Urbizu musikari Tolosarrak eta zenbait kolaboratzailek sorturiko lan berriaren singlea.


Estutu - Gari

Gariren proposamen berria Maldanbera taldearekin batera:


Larrosa morea - Bolbora

Bolbora taldearen ''Larrosa morea'' kantaren bideoklipa, Lizarrako jaietan Manu Chaorekin batera egindako kontzertuaren irudiekin.