Euskal Musika entzun hemen!

Euskal Herriko musika ez baita soilik rocka eta ska

2016(e)ko abenduaren 14(a)

Zirkorrika - 20. Korrika abestia

20. Korrikako kantaren bideoklipa dugu "Zirkorrika" izenekoa, zeinean musikari andana parte hartu baitute, besteak beste: Izaro, Oihana Fernandez (AFU), Jurgi Ekiza (Willis Drummond, Ekiza), Miren Narbaiza (Perlak, Napoka Iria), Petti, Jarauta69, Oreka TX. Musika Xabier Zabalak egin du eta hitzak Uxue Alberdik. 20. Korrika martxoaren 30an hasiko da Otxandiotik eta Iruñean bukatuko da.

2016(e)ko abenduaren 13(a)

2016(e)ko abenduaren 11(a)

Hil zuten - Esne Beltza

''Esna 2'' diskoko "Hil zuten" abestiaren bideoklipa, Iñigo Cabacasen hilketaren harira:


2016(e)ko abenduaren 8(a)

Iñundik iñoare - Huntza

Huntza taldeak kaleratu berri duen diskoko lehen abestia dugu hau, triki-popa bueltan da!


2016(e)ko abenduaren 6(a)

Atlantiko beltza - Skarra Mucci feat. Fermin Muguruza

Fermin Muguruzak parte hartu duen kanta, Skarra Mucci artistaren lan berrian :


A.F.A. - Patrol Destroyers feat. Izaro

Abesti honetan, Patrol Destroyers taldeak, Izaro, kantautore euskaldunaren kolaborazio berezia izan du. Bideoklipa Notting Hill Carnivalen, Londonen, grabatu izan zuen Cremossso Djak a.k.a. Maisha MC-k. Notting Hill-eko inauteria koloretsu eta multikulturala da. Trinidad y Tobago irlan aurkituko dugu inauteri honen jatorria. XIX. mendeko bukaeran, esklabotzaren indargabetzea ospatzeko sortu zen. 1964. urtean Londoneko komunitate afro-karibearra hasi zen karnabal hau ospatzen. Xedea: Notting Hilleko etorkinen eta jatorrizko jendearen arteko tentsioak ezabatzea.


2016(e)ko abenduaren 1(a)