Euskal Musika entzun hemen!

Euskal Herriko musika ez baita soilik rocka eta ska

2017(e)ko uztaila 14

Negua joan da ta (Grises remix) - Zea Mays

Zea Mays taldearen 20. urteurrena dela eta Grises taldeak egindako ''Negua joan da ta'' abestiaren moldaketa:


2017(e)ko uztaila 6

Erdi bana - Gorka Suaia ft. Juantxo Arakama

Gorka Suaia eta Juantxo Arakamak, Glaukomako abeslariak, Erdi Bana abestiaren bideoklipa egin dute.


2017(e)ko ekaina 27

Rude girl - Ze Esatek!

Hementxe uzten dizuegu Ze Esatek! taldeak eginiko bideoklipa. Abesti hau azkena kaleratu duten "aspalditik gatoz, urrutira goaz - Bonberenea" bildumaren parte da.



120 Ordu - Hibakusha

"120 Ordu" kantaren bideoklipa, Nafarroako Hibakusha taldearen "Oihu Isilak" diskan agertzen den eta kaleratu duten bigarren singela.



2017(e)ko ekaina 24

Japaiera - Nizuri Tazuneri

Nizuri Tazuneri taldearen video berria:


Aske Maitte - Gatibu

Ekaineko solstizioarekin batera ondorengo bideoklipa argitaratu du Gatibu taldeak, uda hasierari bizitasuna eta kolorea emateko.


2017(e)ko ekaina 9

Minutu Parera - Irkaia

Irkaia nafar talde berriaren lehen aurrerapena dugu honakoa, hardcorea eta doinu elektronikoak nahasten dituena:


We are gara gu - En Tol Sarmiento

E.T.S-k Txapelpunk taldearen 'Betty Rockanroll' diskoaren 'We Are Gara' abestitik egindako remixa.


Izar - Hesian

Hesian taldearen 'Izar' abestiaren bideoklipa.


2017(e)ko ekaina 8

Irrikitan - Aneguria

Aneguriak EP berria kaleratu du, lau abestirekin eta bakoitzaren dub bertsioarekin. Kantak Chalart58-k nahastu egin ditu. Hemen duzue ''Irrikitan'':


Erdeuskera - Autobus Magikoa

Autobus Magikoa izeneko reggae talde berriaren aurrerapena da ''Erdeuskera''


N e r e s u k u - Nizuri Tazuneri

Nizuri Tazuneri rap bikoteak "Neresuku" bideoklipa argitaratu du. Eraberritze eta tradizioen fusioan oinarritutako bideo esperimental bat bezala deskribatu daiteke.


Kristal kolpatuak - Mafalda

Hatortxu Rock jaialdiaren 20. edizioa dela eta Mafalda valentziarrek eginiko bertsioa dakarkizuegu. Originala Governors taldeak egin zuen 10. urteurrenerako.

2017(e)ko ekaina 3

Errekaleor bizirik - Gatom eta Pastor

Gatom (Bermeo) eta Pastor (Zalduondo) batu dira oraingoan, Errekaleor Gasteizeko auzoari elkartasun abestia egiteko. Abestia Errekaleor Bizirik deitzen da eta auzoaren egoera dela eta ekarpena egiteko helburuz eta larunbateko manifestaziora deitzeko helburuz sortu da.


2017(e)ko ekaina 1

2017(e)ko maiatza 11

Hiroshima toki guztietan dago - Estricalla

Bonberenea Ekintzak aurkezten du: "Hiroshima toki guztietan dago". Estricalla taldeak Bonberenea Ekintzakek 2017ko maiatzaren 25ean "aspalditik gatoz, urrutira goaz - Bonberenea" izenpean kaleratuko duen bilduma bikoitzeko bigarren diskarako grabatu duen kanta.



Emaionk - Glaukoma

Bonberenea Ekintzak aurkezten du: "Emaionk". Glaukoma taldeak Bonberenea Ekintzakek 2017ko maiatzaren 25ean "aspalditik gatoz, urrutira goaz - Bonberenea" izenpean kaleratuko duen bilduma bikoitzeko lehen diskarako grabatu duen kanta.



2017(e)ko maiatza 4

Hegan II - Enkore feat. La Basu

“Hegan II” abestian Candemgo klubetako doinu dantzagarriak Enkoreren aurreko melodiekin nahastu dituzte, eta “La Basu” artistaren rapak biribildu du soinu internazionaleko pieza “Made in EH” hau.



2017(e)ko apirila 29

2017(e)ko apirila 26

Zer den bizitza? - Itziarren Semeak

Itziarren Semeak taldeak erritmo biziaz erantzuten dio munduko galdera existentzialenetako bati... Hemen duzu 'Zer den bizitza?' abestiaren bideoklipa, 'EH Republik' bere disko berritik.



2017(e)ko apirila 25

Gustuko - Nizuri Tazuneri

Nizuri Tazunerik 2017ko martxoan argitaratu zuen bere lehenengo diskoa "Musika Ala Hil". Gaurkoan, diskoaren baitan agertzen den "Gustuko" abestiaren bideoklipa aurkezten digu taldeak, euskal rapan aritu diren talde eta kolektibo ezberdinei omenaldia eskeiniz.


2017(e)ko apirila 23

2017(e)ko apirila 21

Tope Zatopek - Sofa

Sofa taldeak 2017ko maiatzaren 24ean "II" izenpean kaleratuko duen diskaren singlea.



2017(e)ko apirila 6

2017(e)ko martxoa 30

Haizu - Ken Zazpi

Aurtengo Herri Urrats jaiaren kanta Ken Zazpi taldeak egin du eta hitzak Amets Arzallusek jarri ditu.


Otsoa - Huts

Huts taldearen ''Otsoa'' abestiaren bideoklipa:


Itsasoan euria - Mikel Urdangarin

Mikel Urdangarinen disko berriko kanta da honakoa. Mikel Urdangarinek banda osoaren musikalitateaz horniturik agertzen ditu oraingoan bere konposizio berriak “Margolaria” deritzan disko hurbil, eskuzabal eta sendo honetan.



Infinitoarekin - Hesian

Hesianen "Hesian" CD-aren "Infinitoarekin" abestiaren bideoklipa.


2017(e)ko martxoa 5

Norekin hago? - Lou Topet

Lou Topet taldearen single berria: ''Norekin hago?''


Hitz debekatuak - Maider

"Musikaren munduari betidanik estuki lotuta egon den arren, Maider Zabalegik aurtengo udaberrian aurkezten du bere bakarkako estreinako lana: “Zuei”.
Hemen, diskoaren lehenbiziko bideoa aurkezten dizuegu: “Hitz debekatuak”
Alaitz Telletxearekin batera izandako bidaia arrakastatsua duela 20 bat urte atzean utzirik, bakarrik baina ongi lagunduta ekin dio berriro diskogintzari eta zuzeneko agerpenari, balio handiak dituen disko honekin."


Hikatazuka - Nizuri Tazuneri

Nizuri Tazuneri taldeak lan berria kaleratu berri du, japoniera kutsua duten 11 trap kanturekin.

2017(e)ko otsaila 14

Eraso sexistarik ez - Yogurinha Borova

Yogurinha Borovak ''Poliamor'' izeneko lan berria aurkeztu du. Honako kanta diskaren aurrerapena izan da, baina dagoeneko entzungarri dago diska osoa.


2017(e)ko otsaila 13

Su eman - Unidad Alavesa

Unidad Alavesa Ataunen jaio den folk-rock talde bat da. Haritz Artola (Brigada Criminal, Bizardunak, Fiachras…), Gurutz Bikuña (Benito Lertxundi, Ancha es Castilla, Belarra…) eta Eneko Dorronsoro (Los Zopilotes Txirriaos…) hirukoak osatu zuten taldea hasieran, baina Iker Arza lazkaotarra ere batu zaie gero. Laukote formazioan, folk-rocka eta country musika uztartzen dituzte beraien kantuetan. (Goierriko Hitzatik)

Honakoa kaleratu duten lehen singlea dugu, laster argia ikusiko duen diskatik:


Txalaparta hood - Gorpuzkingz

Euskal trap-aren erreferente ditugu Gorpuzkingz, Bidasoaldetik datoz eta ''sukaldeko irina'' dakarte atrebitzen denarentzako. Hona hemen euren hit bat: ''Txalaparta hood''


Bizitzak - Izaro

Izaroren "om" diskoko "Bizitzak" kantuaren bideoa.


2017(e)ko otsaila 5

Agur - Garilak 26

Garilak 26 taldearen 'Agur' kanta. 'Adrenalinaren zain' diskoaren bigarren singlearen bideoklipa. Kolaborazioak: Pello Reparaz (ahotsa), Maria Rivero (ahotsa), Urtzi Iza (gitarra).


2017(e)ko urtarrila 31

Maskaren diktadura - Kalera

2017an argitaratuko den "Itzalak" diskaren lehen aurrerapen kantua.


2017(e)ko urtarrila 24

2017(e)ko urtarrila 3

Bueltaka - eZen balea

Oteitzako eZen balea talde gaztea disko berriarekin dator. Hemen duzue aurreratu duten lehen kanta:


2017(e)ko urtarrila 2

Oinak lurrean - Izaki Gardenak

Izaki Gardenak taldeak bi katuko EP bat kaleratu berri du. ''Oinak lurrean'' kantaren bideoa da honakoa: