Euskal Musika entzun hemen!

Euskal Herriko musika ez baita soilik rocka eta ska

2017(e)ko otsailaren 14(a)

Eraso sexistarik ez - Yogurinha Borova

Yogurinha Borovak ''Poliamor'' izeneko lan berria aurkeztu du. Honako kanta diskaren aurrerapena izan da, baina dagoeneko entzungarri dago diska osoa.


2017(e)ko otsailaren 13(a)

Su eman - Unidad Alavesa

Unidad Alavesa Ataunen jaio den folk-rock talde bat da. Haritz Artola (Brigada Criminal, Bizardunak, Fiachras…), Gurutz Bikuña (Benito Lertxundi, Ancha es Castilla, Belarra…) eta Eneko Dorronsoro (Los Zopilotes Txirriaos…) hirukoak osatu zuten taldea hasieran, baina Iker Arza lazkaotarra ere batu zaie gero. Laukote formazioan, folk-rocka eta country musika uztartzen dituzte beraien kantuetan. (Goierriko Hitzatik)

Honakoa kaleratu duten lehen singlea dugu, laster argia ikusiko duen diskatik:


Txalaparta hood - Gorpuzkingz

Euskal trap-aren erreferente ditugu Gorpuzkingz, Bidasoaldetik datoz eta ''sukaldeko irina'' dakarte atrebitzen denarentzako. Hona hemen euren hit bat: ''Txalaparta hood''


Bizitzak - Izaro

Izaroren "om" diskoko "Bizitzak" kantuaren bideoa.


2017(e)ko otsailaren 5(a)

Agur - Garilak 26

Garilak 26 taldearen 'Agur' kanta. 'Adrenalinaren zain' diskoaren bigarren singlearen bideoklipa. Kolaborazioak: Pello Reparaz (ahotsa), Maria Rivero (ahotsa), Urtzi Iza (gitarra).